Txikiarekin ospitalean izan gara gaur, interbentzio txiki baterako (etxean gaude jada, dena ondo) eta tratua oso ondo. Hori bai, arratsalean erizain laguntzailea hasi zaio gaztelaniaz eta guk itzuli diogu zer eskatzen zion eta beno... ba "nola ez daki ondo gaztelaniaz oraindik" esan nahi zigun, baina noski, ez da ausartu, eta berari galdetu dio:
- Y si vas a Peñíscola como pides algo?
Galdera absurdua da, baina nik erantzun diot:
- En catalán.
Bai, Nobitaren tanta horietako bat erori zaio.
