Zorionak Batelerak! 🌊🌊
edurne
mastodon 4.7.1Ez gara gure baitakoak
Txikia nintzenean, giza eboluzioaren helburua, pertsona ona izatea zela uste nuen, elkar zaintzeko gai izango ginen gizartea izatea.... oso xaloa nintzen bai.
Azken aldian askotan itzultzen naiz pentsamendu haietara eta tristurak goitik behera zeharkatzen nau, atzo egun hoitako bat izan zen. Loiun gertatutakoa hain da gizatasunik gabeko sistemaren adierazle, ze nazka, tristura eta amorrua.
Gaur kriston mobida montau da tontakeri batetik txikienaren guraso taldean... 🤯 😳
Faborez, elkar zaindu, goxatu, garagardo batzuk elkarrekin hartu, gustora barre gin, behar denean malkoak elkarbanatu ta lixto. Hau di-da pasako zaigu ta ez du hainbesteko dramarik merezi.
Herritarrak portuan, Zabarre eta Maria Labaien noiz etorriko zain!
Badatoz!! Badatoz!!
Kontuz!! soldaduak eta Perutxo hemen dira!! ☠️⚔️
Semearen ikasturteko bilera ondoren, ordenagailu aurrean tartetxo majo bat egotea tokatzen zait, musika gomendiorik? Azken aldian entzun ohi dudanarekin aspertu xamar nabil eta ;)