Beñat Irasuegi Ibarra ⁂
mastodon 4.7.1Langile kooperatibista Talaios Kooperatiban. Ekonomia eta dena eraldatzen @Talaioskoop@mastodon.eus @Olatukoop@mastodon.eus @Teks@mastodon.eus @koopfabrika@mastodon.eus
[Meta*] #ESE #KoopMaitasuna
Lurraldetik #Orereta #Errenteria #Oarso #EuskalHerria
Komunismoa modu banatuan.
#OparotasunaDenontzat! 🌾
Aktibazio oportunista arrazista/faxista dabil, eten aukera duzuen elkarrizketa guztietan.
Gaur lehen ordainketak egin ditut Bizum Pay bidez, dena ondo, erraz eta eroso. Rural Kutxako TPV batean egin dut, tabernakoak ez zekien posible zenik ere. Orain bai.
Errealzalea naiz, eta bihar partidua etxean ikusiko dut, irabaztea nahi dut, noski. Bereziki poztuko naiz Aitor Zabaletaren oroimenagatik.
Hala ere, aste honetan irakurritako tontakeria mordoak, bereziki instituzio publikoen aldetik, sumintzen nau, eta kopa irabazteko ilusioa nahiko kakazten dit.
Bestalde soldout sukarra ez dut ezta komentatuko.
Mesedez Sevillara zoaztenak errespetatu Sevillako biztanleak, turistifikazioak zapaltzen ditu, eta finala turistifikazio hutsa da.
Aupa #Erreala!
Jarraitzen dugu Kooperativt København Interkooperazio sareko lagunekin euskal kooperatibismoa ezagutzen @Olatukoop@mastodon.eus bidez, gaur Iruñean eta Deierrin: @koop57eh@mastodon.eus @goiener@mastodon.eus @izarkom@mastodon.jalgi.eus @geltoki@mastodon.social eta Deierriko Ostatua.
Euskal kooperatibismoaren gako eta tresnak asko interesatzen zaizkienez, gaur lanaren burujabetza eta kooperatibetan langileen jabetza, proiektuen finantziazio kolektiboa, sukalde komunitarioen kudeaketa eta Herri Kooperatibak izan ditugu aipagai.
Egunotan #Idearia26 kongresuan parte hartu dut Iruñean.
@REASna@mastodon.eus sareak gonbidatuta; aberastasunaren banaketa justuaz, tresna kooperatibo eta proiektu eraldatzaileetan parte izateko dauden arrakalez, Herri Kooperatiben sistematizazio eta zabalpenaz, landa/hiri eremuko proiektuen beharrez solasteko aukera izan dugu.
Ederra izan da @REAS_Red@mastodon.economiasocial.org sareko jende ona ezagutu eta asmoak eta ezagutzak elkarbanatzea.
#ESE #ESS #Koop #Nafarroa #Iruñea
@Olatukoop@mastodon.eus @ekintzakoop@mastodon.eus @Talaioskoop@mastodon.eus @koop57eh@mastodon.eus
Velkommen til Euskal Herria!
Iritsi dira Kooperativt København sareko kideak euskal kooperatibismo eraldatzailea sakon ezagutzeko. Sei egunez Euskal Herrian ibiliko gara proiektuak ezagutu eta Ekonomia Sozial Eraldatzaileko ikuspegi politikoa partekatzen. Atzo Laudio eta gaur Iruñea eta Deierri.
Gure kultura eta hizkuntzarekiko errespetu eta interes handia dute, eta horren erakusgarri, beraien leloa euskaraz duten kamisetekin etorri direla 😍
Tak!
Gaur ere konexio arazoak telegramekin, pasa den astean bezala. Gainera bitartean pavel durov jabea mezu faxistak bidaltzen, eta Frantziako estatuko presidentzia ketan eragiteko prestatzen... nazkatuta
Eskerrak @delta@chaos.social erabiltzeko pausoa eman nuen eta harreman garrantzitsuenekin mezularitza bertatik egiten dudan.
#DeltaChat da bidea lagunok!
De Cyne Reyna tabernak «uztaldi gehiago izango ditu»
https://oarsoaldea.hitza.eus/2026/05/08/uztaldi-gehiago-izango-ditu/
Aipatu nuen gure herrian ezinbesteko espazio komunitario baten jarraipenerako lanean genbiltzala, ba #Orereta #Errenteria|ko herritar askorentzak biziki garrantzitsua den #Reyna tabernaren erreleboa bermatu eta jabetza komunitariora pasako dugu.
Hitzako artikuluan orain arte izan denaren informazia eta posible egin dutenen despedida.
Hemendik aurrera jarraipenerako konpromiso kolektiboak saretzeko garaia dator 🌾
Mendebaldetik askotan galdegiten diguzue @Torrekua@mastodon.eus ekimenak bertan egiteko.
Bo, ba gure burua kontraprogramatuz, bi aukera dituzue GAUR.
> 18:00 Bilbon 'Teknologia eta Burujabetza' #EHDigitala ekimenaren baitan.
> 18:00 Laudion 'Euskal Herriko historia kooperatibista' #KoopIntern ildoan.
Gonbidatuta zaudete!
@Olatukoop@mastodon.eus @aiaraldea@tkm.eus @Talaioskoop@mastodon.eus @Teks@mastodon.eus @ekintzakoop@mastodon.eus
Lan egiteko toki on bat @TaPuntu@mastodon.eus
Kasu, zeren komunikazio estrategikoko arduradun bat behar dute: https://www.tapuntu.eus/laneskaintza/
Lan interesgarria, eta gurekin hainbat proiektutan lan egitea tokatuko zaio gainera ☺️ @ekintzakoop@mastodon.eus @Talaioskoop@mastodon.eus @Lakarikoop@mastodon.eus @Olatukoop@mastodon.eus
#Fedilaguntza eske nator.
Norbaitek ezagutzen du ondo EAEko hezkuntza sailak LH2n aplikatu nahi duen "Irakurketa Trebetasunak neurtzeko Tresna (ITT)"?
Jakin nahi nuke zergatik behartu nahi dituzten haur oraindik euskal elebakarrak irakurketa froga gazteleraz ere egitera, eta ea baden honen kontrako ikuspegirik edo desobedientzia saiakerarik hezkuntza zentru, eragile, irakasle edo gurasoen aldetik.
Mila esker.
Gozamena izan da Kopenhagetik etorritako 20 kooperatibisten taldeari euskal kooperatibismoaren ikuspegi anitz eta historikoa ematea, eta konturatzea erabat ulertzeaz gain bere egiten dutela!
Tak!
Gaurko egunean esker handienak finalagatik aurreikusitako ekimenak bertan behera utzi ez dituzuen elkarteei, eragileei eta erakundeei.
Kooperativt København sareko burkideak bigarrenez izan dira gaur #Orereta #Errenteria eta @Torrekua@mastodon.eus ezagutzen.
2023an Mondragon esperientzia kooperatiboa ezagutzera etorri eta gure erreferentzia entzun eta ezagutu nahi izan gintuztelarik.
2026an (gaur), @Olatukoop@mastodon.eus bidez bertan saretzen gabiltzan sare eta proiektuak zuzenean ezagutu nahi izan dituztelako
Bi argazki.
Gure kooperatiban ThinkPad + Ubunturekin lan egitea erabaki genuen, eta orain @Yeray@mastodon.eus lankideak pantaila fondorako irudi pertsonalizatu hau egin dit.
Mila esker!
@Talaioskoop@mastodon.eus #OparotasunaDenontzat 🌾 🐮 🍇
Ilusioa egin dit goizero irakurtzen dudan #GoizeanArgi buletinean @Olatukoop@mastodon.eus bidez #KooperativtKøbenhavn|eko burkideekin egiten ari garen euskal bira kooperatiboaz irakurtzeak.
Mila esker @gpenagarikano@mastodon.eus eta @argia@mastodon.eus 😊
Txingurri lanaren emaitza erraldoia.
Zorionak @euwikipedia@mastodon.eus eta @WikiEmakumeok@mastodon.eus !
Hau bai saria!
Alabak #osint informazioa pasatzen dit #DeltaChat bidez.
Errealeko hegazkina Hondarribira iristen.
Alkandora koloretsu antifaxisten denboraldia abiatu nuen duela bi aste. Gaur, apirilak 19 samdalien nire denboraldia irekitzat ematen dut.
Gaur Ezpeletan izango gara etxekoak #EuskoEguna gozatzen eta #EuskalMoneta eta @guremoneta@mastodon.eus laguntzen.
Informazio guztia: https://www.euskalmoneta.org/apirilaren-18an-larunbatez-ezpeletan/?lang=eu
Bertan mikro-hitzaldia emango dut, irekiera mahainguruan:
«Kooperatibismo eraldatzailea, lurralde eta bizitza bizigarriak denontzat izateko tresna»
#Idearia2026 #ESE #KoopDenontzat @Talaioskoop@mastodon.eus @Olatukoop@mastodon.eus
Egun on!
Gaur Laudiotik pasatzen bazarete 'Euskal Herriko Historia Kooperatibista' hitzaldia emango dut Aiaraldeako Ekintzen Faktorian 18:00etan.
Kopenhageko burkide kooperatibistak datoz Euskal Herria eta @Olatukoop@mastodon.eus sarea ezagutzera, eta aireportutik atera eta Arbizura bidean, lurraldean kokatzeko hau antolatu diegu @aiaraldea@tkm.eus|rekin elkarlanean.
Irekia da eta gonbidatuta zaudete!
Gaur ostirala da eta jarraitu @ekintzakoop@mastodon.eus kooperatiba berria 😊
@Jokin_PA@mastodon.eus Bo, 15:00 estimazio optimistenen arabera.


