Elektrine
Log in Register
Paige Chat Timeline Gallery Friends Email Drive DNS Private DNS Domains VPN Kairo Nerve
Remote

Euskarazko Wikipedia

@euwikipedia@mastodon.eus
mastodon 4.7.1
  • Open on mastodon.eus

Imajina ezazu mundu bat non gizaki guztiek askatasunez zabal dezaketen ezagutza guztia. Euskarazko Entziklopedia askea. Euskal Wikillarien Kultura Elkarteak kudeatutako kontua.

https://eu.wikipedia.org

1480 Followers
94 Following
50 Posts
Joined November 22, 2022
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Berri oso ona daukagu!

30.000 emakume Wikipedian: 2024–2027 plangintzako helburua zen, eta aurreikusitakoa baino lehen bete da.

Gaur egun, emakumeen presentzia % 36tik gorakoa da Wikipedian, milaka ekarpen egin dira azken urteotan hori lortzeko, eta @WikiEmakumeok@mastodon.eus|en lana giltzarri izan da.

Zorionak lanean aritu zareten guztioi!
https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:30.000_emakume

eu.wikipedia.org
20
1
15
2
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Carlos Garaikoetxea Urriza (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1938ko ekainaren 2a – 2026ko maiatzaren 4a) euskal abokatu eta politikaria izan zen, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Carlos_Garaikoetxea

eu.wikipedia.org
10
0
8
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Tabakalerak Medialab katalogoa Wikidatarekin lotu du, eta dagoeneko 25.000 autoritate-erregistro baino gehiago konektatuta daude.
Ezagutza irekiaren aldeko urrats garrantzitsua.

@tabakalera@bird.makeup @tbkmedialab@bird.makeup

Xehetasun guztiak blogean dituzue:
https://wikimedia.eus/2026/05/tabakalerak-medialab-katalogoa-wikidatarekin-lotu-du-ezagutza-irekiaren-aldeko-urratsa/

wikimedia.eus
9
0
12
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Unai Marrero Larrañaga (Donostia, Gipuzkoa, 2001eko urriaren 9a-) euskal futbolaria da. Atezain postuan jokatzen du eta bi penalti gelditu zituen 2026ko Espainiako Kopako finalean.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Unai_Marrero

eu.wikipedia.org
8
0
3
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

RE: @berria@mastodon.eus

Badugu asteartero bezala @berria@mastodon.eus|rekin ateratako podcastaren atal berria!

Igandean ospatu zen Burgiko Almadiaren Eguna, eta horrekin lotuta, aste honetan @barberenea@mastodon.eus|ren testua dugu, almadiaren inguruan. Nafarroako ibaietan zura garraiatzeko erabili ziren enborrez egindako ontziak dira.
https://www.berria.eus/podcastak/100-objektu/almadia_8428844_110_S.html

Atal hau eta aurrekoak eskuragarri dituzue Wikipedian:
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Ondarea/Euskal_Herriko_historia_100_objektutan

mastodon.eus
4
1
1
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 4mo ago

Gaurko egunez, 1940an, Emma Goldman anarkista hil zen. Oso ezaguna bihurtu zen hainbat idazki eta manifestu feminista, libertario eta erradikal egin zituelako. Emakumeen emantzipazioaren aldeko borrokan aritu ziren aitzindarietako bat izan zen.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Emma_Goldman

eu.wikipedia.org
3
0
3
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Gaur, Langileen Nazioarteko Eguna da. 1889an aldarrikatu zuen II. Internazionalak, Chicagoko martiriak omentzeko eta eskubide laboralak aldarrikatzeko. Jatorria 1886ko maiatzaren 1eko Chicagon izandako greban dago, zortzi orduko lanaldia eskatzeko egin zen.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Langileen_Nazioarteko_Eguna

eu.wikipedia.org
3
0
2
1
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago
Replying to
Wolframa aukeratu da lankidetza aurkezteko, eta bat egiten du Laboratorium Museoan ikusgai dagoenarekin: erakusketa iraunkorraz gain, “W74: Boterea, arrazoia eta etorkizuna” aldi baterako erakusketak wolframaren historia modu murgiltzaile eta garaikidean aurkezten du, XVIII. mendeko aurkikuntzatik gaur egungo erabileretaraino. Zientzia, industria eta gizartearen arteko loturak agerian. https://laboratorium.eus/erakusketak/w74-boterea-arrazoia-eta-etorkizuna/
laboratorium.eus
3
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago
Replying to
Wolframaren harira, pausu berri bat. MUSEOTIK plataformarekin lankidetza abiatu da “Euskal Herriko historia 100 objektutan” proiektuaren baitan. Hilean behin, objektu bera izango da nabarmendua bi espazioetan: gure proiektuan eta plataforman, eta horren ardatz nagusietako bat izango da @Ikusgela@mastodon.eus|n objektuaren inguruan publikatuko den bideoa. Lankidetzaren xehetasun guztiak blogean: https://wikimedia.eus/2026/04/museotik-plataformarekin-lankidetza-berria-euskal-herriko-historia-100-objektutan-proiektuaren-baitan/
wikimedia.eus
3
2
3
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Vinalia erromatarrek ospatzen zituzten ardoaren jaiak ziren, Jupiter eta Venusen omenez. Mahastiak eta uzta babesteko eta eskerrak emateko egiten ziren. Bi mota zeuden: Vinalia Priora edo urbana, eta Vinalia rustica edo altera.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Vinalia

eu.wikipedia.org
3
0
1
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 4mo ago

Gaurko egunez, 1897an, LGTB eskubideen aldeko lehen erakundea sortu zuten Alemanian. Batzorde Zientifiko Humanitarioa zuen izena.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Batzorde_Zientifiko_Humanitarioa

eu.wikipedia.org
2
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Lubna Hamid Tawfiq Tahtamouni (Irbid, 1976) jordaniar biologoa da, minbiziaren ikerketan egindako lanagatik ezaguna. Hashemite Unibertsitateko Biologia eta Bioteknologia Saileko zuzendaria da. Sari ugari jaso ditu, eta emakume gazteen zientzia-karrera sustatzen du; 2016an BBCren 100 emakumeen zerrendan agertu zen.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Lubna_Tahtamouni

eu.wikipedia.org
2
0
1
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Konso (latinez Consus) antzinako erromatar erlijioan jainko zaharra zen, nekazaritza-errituekin eta ale-biltegiekin lotua. Bere gurtzaren erdigunea Zirku Nagusiko lurrazpiko aldarea zen. Geroago, idazle batzuek aholkuen jainkotzat ere interpretatu zuten.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Konso

eu.wikipedia.org
2
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Almidoia landareetan dagoen polisakaridoa da, α-glukosa molekulez osatua.
Landareen energia-biltegi nagusia da, zelulan erreserba gisa metatzen dena. Ugaria da elikagaietan, hala nola garian, arrozan, artoan eta patatan.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Almidoi

eu.wikipedia.org
2
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Hartzidura malolaktikoa bakterioek azido malikoa azido laktiko bihurtzen duten prozesua da.
Ardogintzan azidotasuna murrizten du eta zaporea leuntzen du, batez ere ardo beltzetan.
Beste edari batzuetan ere gertatzen da, adibidez sagardoan.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Hartzidura_malolaktiko

eu.wikipedia.org
2
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Gaurko egunez, 1997an, Mikel Oiartzabal Realeko futbol jokalaria jaio zen. Aurrelari moduan aritzen da futbol-zelaian, eta, batzuetan, erdiko aurrelari postuan egin du lan.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Mikel_Oiartzabal

eu.wikipedia.org
2
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Ardoaren inguruko lehiaketa amaitu da!

66 artikulu eta 29.812 hitz gehiago ditugu ardoaren inguruan.
Horri esker, ardoaren inguruko edukia nabarmen aberastu da euskarazko Wikipedian.

Zorionak parte hartu duzuen guztioi!
https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/Ardoa

eu.wikipedia.org
2
0
2
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

El Mirón leizea, Ramales de la Victorian dagoen haitzuloa da, eta aztarnategi arkeologiko eta paleoantropologiko garrantzitsua du. Goi Paleolitoko labar-artea eta Mousteriar garaitik gaur arteko aztarnak biltzen ditu. 1903an aurkitu zen, eta 2006tik kultura intereseko ondasuna da.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/El_Mir%C3%B3n_leizea

eu.wikipedia.org
2
0
1
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Malvasia mahats zuri mota da, aldaera beltza ere baduena; ale txiki, gozo eta aromatikoa.
Barietate horrekin egindako ardoari ere malvasia esaten zaio, ardo zuri, gozo eta graduazio handikoa. Erdi Aroan sendagarritzat jotzen zen, eta Tirant lo Blanc lanean aipatzen da.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Malvasia

eu.wikipedia.org
2
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Takikardia Ortostatiko Posturalaren Sindromea (POTS) nerbio-sistema autonomoko nahasmendua da, zutik jartzean bihotz-taupadak azkartzen dituena. Zorabioak, nekea eta kontzentrazio-arazoak eragin ditzake, odol-presioa nabarmen jaitsi gabe. Gazte eta emakumeengan ohikoagoa da, eta batzuetan infekzioen ondoren agertzen da.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Takikardia_ortostatiko_posturalaren_sindromea

eu.wikipedia.org
2
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Gaurko egunez, 1955ean, Albert Einstein alemaniar-suitzar-estatubatuar fisikaria eta matematikaria hil zen. Inoizko zientzialari handienetariko bat izan zen. Fisikaren alorrean bezain sakona izan ez bada ere, filosofian ere eragin handia izan du.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Albert_Einstein

eu.wikipedia.org
2
0
1
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 4mo ago
Replying to
Ikas-egoera honetan, ikasleek: ✔️ Mitologia klasikoa ezagutuko dute ✔️ Informazioa kontrastatzen ikasiko dute ✔️ Wikipedian edo Txikipedian ekarpenak egingo dituzte ✔️ Ahozko zein idatzizko adierazpena landuko dute ✔️ Eduki sortzaileak ekoitziko dituzte
1
2
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 4mo ago
Replying to
Irakasleen materiala: 📄 Txantiloiak 📚 Gida didaktikoa 🎥 Ikusgelako bideoak ✅ Ebaluazio tresnak eta errubrikak Irizpide eta material guztiak hemen: https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Wikikasi Gorde eta zabaldu!
eu.wikipedia.org
1
0
1
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 4mo ago
Replying to
Prozedura praktikoa eta pausoz pauso antolatua: 🔎 Informazio bilaketa 📝 Wikipediako ekarpenak 🎨 lustrazioen lanketa 📤 Wikimedia Commonsera igoera 🗣️ Amaierako aurkezpena
1
2
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 4mo ago
Replying to
Instagrameko Wiki Irakasleak kontuan ere aurkeztu dugu ikas-egoera: Ikas-egoera: “Mitologia klasikoa” Maila: DBH 3 11 saioko proposamena Mitologia klasikoa, Wikimedia proiektuak eta sormena uztartzen dituen lanketa berria. https://www.instagram.com/p/DYXPv1WCBne/?igsh=N2QwNjg4Y2Z3ZHJl
instagram.com
1
2
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 4mo ago

Kanbriarraurrea Lurraren historiako lehen garai handia da, Hadear, Arkear eta Proterozoiko eonak barne hartzen dituena. Duela 4.600 milioi urte hasi eta Kanbriar garaia hasi arte luzatu zen, duela 570 milioi urte arte, Lurraren historiaren %87 hartuz. Garai honetan sortu zen bizitza, baina aztarna gutxi geratzen dira; arrokak gehienetan igneoak edo metamorfikoak dira.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Kanbriarraurre

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 4mo ago

Lehiaketa berria martxan Wikipedian!

“Kirolez kirol” lehiaketan, kirolaren inguruko artikuluak sortzea eta hobetzea izango da helburua: kirolariak, txapelketak, kirolen historia, arauak...

Sariak:
1. saria: 100€ko kultura bonoa (Elkar edo Katakrak)
2. ⁠saria: 50€ko kultura bonoa (Elkar edo Katakrak)
3. ⁠saria: 50€ko kultura bonoa (Elkar edo Katakrak)

Animatu!
https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/Kirolez_kirol

eu.wikipedia.org
1
0
2
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 4mo ago

Mesopotamiar artea Tigris eta Eufrates ibaien inguruan garatutako antzinako kulturen adierazpen artistikoak dira. Neolitotik K.a. 539ra arte garatu zen, Babilonia persiarren esku erori zen arte. Sumertar, akadiar, babiloniar, kasita, hurrita eta asiriar zibilizazioen artea barne hartzen du.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Mesopotamiako_artea

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Tell es-Sultan (Tell Jeriko edo Antzinako Jeriko) Zisjordaniako aztarnategi arkeologiko garrantzitsua da, Jeriko hiri zaharraren kokalekua. UNESCO-k Gizateriaren Ondare izendatua, gaur egungo Jerikotik iparraldera dago. K.a. X. milurtekoaz geroztik gizakiak bizi izan dira bertan, eta askotan “munduko hiririk zaharrena” dela esan izan da.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Tell_es_Sultan

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Gaurko egunez, 1914an, Paramount Pictures zine konpainia sortu zen. Zinemako estatubatuar ekoiztetxe eta banatzaile enpresa bat da, eta bere egoitza Kaliforniako Hollywood udalerrian dago. Ibilbide luzeena eta antzinakoena duen estudioa bilakatu da, eta gaur egun Viacom enpresaren jabetzan dago.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Paramount_Pictures

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Kobariantza-printzipioa erlatibitate orokorraren oinarria da, lege fisikoak erreferentzia-sistema guztietan berdin baliozkoak direla dioena. Ekuazioek forma bera mantendu behar dute koordenatu-aldaketetan, horregatik tentsoreen bidez adierazten dira. Deribatu kobarianteak eta Riemannen geometria erabiliz, espazio-denboraren kurbadura modu orokorrean deskribatzen da.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Kobariantza-printzipioa

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Gaurko egunez, 1980an, Maria Jose Bravo ikasle donostiarra, eskuin-muturreko talde batek bahitu, bortxatu eta hil egin zuen. Poliziak bere hilketa ez zuen inoiz ikertu eta zeuden aztarnak desagertu ziren.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Maria_Jose_Bravo

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Mirepoix barazki nahasketa bat da, dado txikitan mozten da (1,5 cm inguru), eta sukaldaritzan zaporea emateko erabiltzen da. Normalean tipula, azenarioa eta apioa ditu, baina beste barazki batzuk ere gehi daitezke. Saltsak, zopak eta saldak prestatzeko erabiltzen da, eta normalean ez da zuzenean kontsumitzen.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Mirepoix

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Gaurko egunez, 1979an, Jarrai gazte erakunde abertzale sozialistaren sorrera izan zen Beasainen.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Jarrai

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Enciclopedia Treccani Italiako entziklopedia orokor garrantzitsuenetako bat da, Enciclopedia Italiana izenez ere ezaguna. 1929an hasi zen argitaratzen, eta Istituto dell'Enciclopedia Italianak prestatu zuen, Giovanni Treccani eta Giovanni Gentilek sortu zuten. Italiako kultura-ikerketarako proiektu handienetako bat da, eta eragin handia izan du jakintzaren zabalkundean.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Enciclopedia_Treccani

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Bianchiren identitateak Luigi Bianchiren izena daramaten emaitza oinarrizkoak dira geometria diferentzialean. Riemann kurbadura tentsorearen propietate sakonak deskribatzen dituzte, eta bereziki garrantzitsuak dira erlatibitate orokorrean. Bi mota daude: identitate aljebraikoa eta deribatu kobarianteekin lotutakoa; azkenetik ondorioztatzen dira aplikazio fisikoak dituzten forma laburbilduak.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Bianchiren_identitateak

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Gaurko egunez, 1818an, Karl Marx alemaniar filosofo eta politika zein ekonomiaren pentsalaria jaio zen. Bereziki ezaguna da komunismoaren aitzindaria izateagatik.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Karl_Marx

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Hyacinthoides hispanica Asparagaceae familiako landare erraboilduna da, itzal erdian hazten dena eta 30 cm inguruko altuera duena. Hosto lantzeolatu zabalak eta zurtoin tente hostogabea ditu; lore bioleta kanpai-formakoak multzotan agertzen dira. Fruituak kapsula esferikoak dira hazi beltzekin; intsektuek polinizatzen dute eta inurriek hedatzen dute.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Hyacinthoides_hispanica

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Henrike Livoniakoaren kronika (Henrici Cronicon Lyvoniae) 1180–1227 artean Livonian (egungo Estonia eta Letonia) gertatutakoak jasotzen dituen lana da. Eskualde horren historiari buruzko iturri zaharrenetako bat da.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Henrike_Livoniakoaren_kronika

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Gaizkatak edo polaioak Acipenseridae familiako arrainak dira, Acipenseriformes ordenakoak. Lau genero biltzen dituzte: Acipenser, Huso, Scaphirhynchus eta Pseudoscaphirhynchus. 20 espezie baino gehiago daude, eta ohikoena gaizkata arrunta da.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Gaizkata

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Sinposioa Antzinako Grezian bazkaldu ondoko oturuntza zen, ardoarekin eta giro sozialarekin lotua. Bertan elkarrizketak, errezitaldiak eta eztabaida intelektualak egiten ziren, musika eta dantzarekin batera. Familia edo hiri ospakizunetan antolatzen zen, garaipenak edo gertaera bereziak ospatzeko.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Sinposio_(Antzinako_Grezia)

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Gaurko egunez, 1878an, Gloriako Larunbateko enbata Bizkaiko golkoa jo zuen. 322 arrantzale hil ziren: 132 kantabriar eta 190 euskal herritar. Gorpuzkiak eta txalupen aztarnak kostalde osoan joan ziren agertzen hurrengo egunetan. Euskal portuetan heriotza eta atsekabea utzi zituen.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/1878ko_enbata

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 5mo ago

Gaurko egunez, 2011n, Fidel Castrok Kubako Alderdi Komunistako kargua utzi zuen, 45 urteren ondoren.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Fidel_Castro

eu.wikipedia.org
1
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 4mo ago

Frame dragging-a erlatibitate orokorreko efektua da: objektu birakariek inguruko espazio-denbora “arrastatzen” dute beren biraketaren noranzkoan. Albert Einsteinen teoriatik ondorioztatu zuten 1918an Josef Lense eta Hans Thirring zientzialariek. Efektua oso ahula da normalean, eta neurtzeko objektu oso masiboak edo tresneria oso zehatza behar dira.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Frame-dragging

eu.wikipedia.org
0
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 4mo ago

Cistus clusii Cistaceae familiako zuhaixka hostoiraunkorra da, metro bateko altuera har dezakeena. Erretxina-usaina du, eta hostoengatik erromeroarekin nahas daiteke; lore txuri txikiak eta adar iletsuak ditu. Udaberrian loratzen da, eta udan kapsula formako fruituak ematen ditu.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Cistus_clusii

eu.wikipedia.org
0
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 4mo ago

Gaurko egunez, 1890ean, Bizkaiko lehendabiziko greba orokor modernoa hasi zen.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/1890eko_Bizkaiko_greba_orokorra

eu.wikipedia.org
0
0
0
0
Open post
Euskarazko Wikipedia @euwikipedia@mastodon.eus
· 4mo ago

Rastrellamento poliziek edo militarrek egindako sarekada mota bat da, non pertsonak ausaz edo susmo etniko eta sozialengatik atxilotzen diren. Helburua talde jakin bateko pertsonak identifikatzea eta harrapatzea izaten da, ustekabeko efektua baliatuz ihesak saihesteko. Pertsona kopuru handiak modu orokorrean atxilotzen direnean, “atxiloketa masiboa” ere deitzen zaio.

Gehiago jakin nahi?
:wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Rastrellamento

eu.wikipedia.org
0
0
0
0
Back
313k7r1n3
Elektrine

Tor hidden service

elekhj7afj4qnrr4yd3bkzslsyo5jgfxw3orgjkhlcxifueodybyiiad.onion

I2P eepsite

j6b6cyk6gjmepjih7jjadxgxvvf3lzzujljuu2v4biemzpg3naya.b32.i2p

Platform

  • Email
  • Chat
  • Timeline
  • VPN
  • DNS

Company

  • About
  • Contact
  • FAQ
  • Lite (no JS)

Legal

  • Terms of Service
  • Privacy Policy
  • Transparency Report
  • Report Abuse
  • Warrant Canary
  • VPN Policy

Support

  • support@elektrine.com
  • Report Security Issue
Mail client setup IMAP mail.elektrine.com:993 POP3 mail.elektrine.com:995 SMTP mail.elektrine.com:465
© 2026 Elektrine. All rights reserved. Server: 09:08:35 UTC