Gaur, Bilboko Louise Michel liburu dendan.
Iban Zaldua
Irakaslea, idazlea, donostiarra, gasteiztarra, auskalo / Profesor, escritor, donostiarra, vitoriano, lo que sea ibanzaldua.wordpress.com
Atzo, Gasteizko Irakurle Klubean, saio oso bizia eta interesgarria izan genuen Uxue Alberdiren "Hetero" ipuin bildumaren inguruan (Susa, 2024): idazkeraren zehaztasun eta aberastasunaz, xehetasunekiko aditasunaz, Ipuin errealista klasikoaren markoaz, narrazioen kontaeren aniztasunaz, ipuin batzuen arkitektura bereziki landuaz eta, ezinbestean, errealitatea delako hori literatura bihurtzeak dakartzan erronka ebatzigaitzez eztabaidatu genuen. Motz geratu zitzaigun bilera-denbora.
EAJren abstentzioa alokairuen luzapenean. To eta ño demokrazia kristaua.
Gezurra dirudien arren, egon zen garai bat zeinetan Simple Minds taldeak ASKO molatzen baitzuen. https://www.youtube.com/watch?v=yNnurU5pL8M&list=RDyNnurU5pL8M&start_radio=1
Larunbatean, maiatzaren 16an, Lizarrako Liburu Azokan izango naiz, Idoia Iribertegi ilustratzailearekin eta Agustin Ferrer Casas komikilariarekin solasean, eta nire liburuak sinatzen eta defendatzen, "Botere handi batek" eta "Si Sabino viviría", bereziki.
Gaur, igandeetako garbiketa saioan, (hasteko) Blue Öyster Cult taldearen "Fire of Unknown Origin" albuma. #entzutekoak
Atzo oso ondo pasatu genuen "Si Sabino viviría" aurkezten Bilbon. Jende asko (ni izateko eta Bilbo izateko), eta horietako asko ez publiko kautibo sailekoak gainera. Mila esker etorri zinen guztioi, Louise Michel liburu dendari, Irati Merino ilustratzaileari eta, batez ere, Edurne Portela aurkezleari.
Datorren ostegunean, maiatzaren 7an, Uxue Alberdiren "Hetero" ipuin liburuaren inguruan eztabaidatuko dugu Gasteizko Irakurle Klubean. Beti bezala 19:30etan, Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko Amaritu aretoan.
https://geuelkartea.eus/ekitaldia/irakurle-kluba-hetero/
"Adiskidetasunak hausteko gailua", artikulu berria Oharrak & Hondarrak blogean.
https://ibanzaldua.wordpress.com/2026/04/29/adiskidetasunak-hausteko-gailua/
Maiatzaren 6an, asteazkenarekin, hitzordu hau Bilbon:
Nire atzoko Elefanteen Zimiterioa, sekula baino zaharrunoagoa.
Bai, liburuek adiskidetasunak apur ditzakete. Eta egun autofikzioa delako zera hori praktikatzen dutenek ez dute, uste dutenaren kontra, ezer bereziki berririk asmatu. Hori guztia, eta gehiago, Oharrak & Hondarrak blogean (arratsaldeko pasea).
https://ibanzaldua.wordpress.com/2026/04/29/adiskidetasunak-hausteko-gailua/
El miércoles 29 de abril estaré en el taller de lectura de @legazpikoliburutegia@mastodon.eus hablando de mi libro "Como si todo hubiera pasado" (Galaxia Gutenberg).
https://www.legazpi.eus/es/legazpi/vive/agenda/eventodetalle/1129/-/dia-del-libro-encuentro-con-el-escritor-iban-zaldua