🎉[10. urteurrena] 🎉
Gaur bete ditugu 10 urte, baina bihar, urriak 30 izango da ospakizun jai kolektiboa.
18:00etan emango diogu hitzorduari hasiera gure muralaren parean (atzeko fatxadan). Goretti Aranburu artista zarauztarrak egindako artelanaren aurrerapena duzue hemen, 😉.
Ondoren, musika, mokaduak eta elkarrekin ospatzeko tartetxoa izango dugu.
Etorri egun berezi hau gurekin ospatzera!
Eta ez ahaztu: Ekintzaz ereindako herria, eguneroko uzta berria!