Nobelaren lehen esaldia irakurri aurretik ere, jada gustatzen ari zait liburua: argitaletxeak —Errata naturae— ingurumenarekiko duen konpromisoa azaltzen da lehen orrian, datu xeheak emanaz. Adb, kooperatiba batean sortutako energia berriztagarria erabiltzen dute, gas-isuriak eta ur-kontsumoa ohikoak baino askoz ere txikiagoak dituzte, ez dute plastikorik erabili, beren esku dagoen banaketa oinez eta bizikletaz egiten dute, baliabide ekonomikoak banka etikoan dituzte...
#ingurumena #liburua
Ana Galarraga Aiestaran
mastodon 4.7.1🎯 "Zientzia boterea da; feministok ezin dugu alde batera utzi" (Uzuri Albizu Mallea)
❤️🔥 'Frankenstein agurgarria' disko-liburua argitaratu dut Petti musikariarekin. Liburu-dendetan duzue eskura, eta zuzeneko errezitaldi mutanteak ere eskaintzen ditugu.
📷 Hondoan, 'Frankenstein agurgarria' ikuskizunaren kartela. Profilean, lagun batek bizikletan nindoala (ohi bezala) ateratako argazkia
#zientzia #komunikazioa #transfeminismoa #euskara #literatura #musika #natura #kultura #artea #pentsamendua
❗ Astronomoak irudiaren erdian dagoen kometa behatu nahi zuen. 10 minutuko esposizioa egin zuen, ondo harrapatzeko. Hau da ikusi zuena:
https://apod.nasa.gov/apod/ap260427.html
Kreditua eta copyrighta: Uli Fehr/APOD
Maiatzaren 1a dugun honetan, Yayo Herrerori (uste dut) irakurritako hau etorri zait burura: nola silikosia gaixotasun profesionala den gizonentzat, lantokian garatzen zutelako gaitza, eta aldiz, emakumeei ez zaien onartzen hori, etxean gaixotzen zirelako, senarren erropak garbitzean
#gaurkoegunez 1920an jaio zen Marie Tharp, itsas hondoaren mapa egin zuen geologoa. Haren lanak ordura arteko geologia astindu zuen, eta asko kostatu zitzaion onartua izatea, ez bakarrik iraultzailea zelako, baita emakumea zelako ere
👉 Haren #istorioa, #Elhuyar aldizkariaren bidez: https://zientzia.eus/artikuluak/marie-tharp-itsas-hondoa-argitara/
#emakumeakzientzian
Abuztuaren 5ean, Space X-ren (Elon Musken konpainia espaziala) suziri baten abandonatutako etapa batek #Ilargia joko du, orduko 8.700 kilometro inguruko abiaduran.
Gertakariak kezka pizten du, Ilargia gizateriaren ondarea baita, eta talkak inpaktu iraunkorra eragingo baitu
👉 The Conversation
https://theconversation.com/an-abandoned-spacex-rocket-is-about-to-crash-into-the-moon-the-real-problem-comes-next-288287
🎧 ilargiaren konkistaz, #UhinUltramoreak podcastean: https://zientzia.eus/podcastak/uhin-ultramoreak/60-uhin-ultramoreak-espazioaren-konkista/
📢 Kalean da martxoko #Elhuyar aldizkaria! Datu-zentroei eman dizkiegu azala eta erdiko orriak, eta laguntzaile izan ditugu @teketen@mastodon.eus eta @tunubesecamirio@masto.es . Eskerrik asko!!
Horrez gain, beste eduki pila bat dauzkagu: artikuluak, elkarrizketak, analisia, istorioa, albisteak, Gai Librean, @ileturia@mastodon.eus ren ekarpena...
👉 Gaurkotasun beteko gaiak, espiritu kritikoz eta ikuspegi feministarekin
@ElhuyarZientzia@mastodon.eus
https://zientzia.eus/aldizkaria/361/
#zientzia #teknologia #gizartea
#ArtemisII misioari buruz arituko naiz gero, Baipasa irratsaioan. Ikusi dudan irudi politenetakoa hau da: Eguzki-eklipse osoa Orion ontzitik: https://images.nasa.gov/details/art002e009301
Bestela zer? Zientzia planetario gutxi, teknologia espaziala topera, lehia interesatua, zuriketa gizonkeria eta propaganda. Eta, batez ere, espazioa kolonizatzeko obsesioa
Espainiako nekazaritza-eredu jasangaitzak ur-baliabideak agortu arte ustiatzen ditu, gero soroetan usteltzen uzten diren barazki eta frutak ekoizteko. Hala berretsi dute CSIC eta beste zentro batzuetako ikertzaileek, @theconversation en:
https://theconversation.com/toneladas-de-frutas-y-verduras-pudriendose-en-el-campo-otro-sintoma-de-un-modelo-agrario-insostenible-276237
RE: @WikiEmakumeok@mastodon.eus
Zorionak @txargain@mastodon.eus, eta urte askoan!!!!
Suediako baso primarioek ustiatutakoek baino % 83 karbono gehiago gordetzen dute. Baso horiek Amazoniakoak baino 5-7 aldiz azkarrago ari dira galtzen.
Scienceko artikulua: https://www.science.org/doi/10.1126/science.adz8554
Dibulgazio artikulua (ES), https://theconversation.com/los-bosques-naturales-de-suecia-almacenan-un-83-mas-carbono-que-los-bosques-gestionados-279055
#ArtemisII Ilargiaren alde ezkutuaren argazkia, gizakiek inoiz baino gertuagotik hartua
https://www.flickr.com/photos/nasa2explore/55191470911/
RE: @kakape@mas.to
#Hantavirus agerraldiari buruz, @kakape@mas.to k, Sciencen eta harian ⤵️
Nola jakin albiste zientifiko bat puztuta ote dagoen? Berez, zientzia-kazetarientzat prestatutako gida da, eta oinarri-oinarrizkoa da, baina edonorentzat iruditzen zait interesgarria:
1.Paperra ondo aztertu
2.Eremua ulertu
3.Iragarritakoaren eta lorpenaren arteko tartea neurtu
4.Interes ekonomikoak
5.Bestelako interesak
6.Iturri fidagarri eta independenteak
7.Jakin-mina eta apaltasuna
👉 SMCren bidez (ES):
https://sciencemediacentre.es/como-detectar-el-hype-en-un-campo-cientifico-y-que-hacer-para-cubrirlo-bien
#kulturazientifikoa
RE: @anagalarraga1@mastodon.eus
Luxua izan da Aner Peritz eta Mijo Lizarzaburu entzutea. Ze diskurtso argia, arrazoitua eta kitzikagarria!
"Elhuyarrek oroitarazten digu konprobazio hau egitera joatekotan, ez zaiola zuzenean begiratu behar Eguzkiari, begiak babesteko iragazki homologaturik gabe".
Eskerrik asko, @sustatu@mastodon.eus !