Nikkou (Niko ahoskatua) operazioaz errekuperatzen
Yeray
mastodon 4.7.1Talaios Kooperatibako langile bazkidea, garapenean, diseinuan eta komunikazioan lanean. HABI musika taldeko kidea eta Sahrijai elkartean kontzertuen komunikazio eta antolakuntzan.
🍇 Biba Ardoak eta Korrikaren arteko kolaborazioan ateratako ardoak eskatu nituen atzo eta gaur jaso ditut etxean!
🍷 Dastatzeko gogoz! Zuk ere eskatu dezakezu hemen: https://bibaardoak.eus/korrika
#KorrikaArdoa #Korrika @BibaArdoak@mastodon.eus @AEK_eus@mastodon.eus
Hilabete hontako lehen kontzertua bereziki interesgarria iruditzen zait. Mihisek pandemian Usurbilgo kioldegian eman zuen kontzertua zeharo idealizatua daukat. Pelax gutxiagotan ikusi dut baina duela 3/4 urte BeerToki elkarteak antolatutako jaialdian Villabonan bertan jo zuenekoa oso gogoan dut. Bietan rock progresibo eta konstantea somatzen da, musikaren trantze etengabea. Elektrikoago edo elektronikoago bata bestearen kontran, baina zutik eta geldi ikusteko kontzertu horietakoak dira biak.
Asteburuan nire email sinadurak egiteko tresnatxoa eguneratu nuen. Orain ez da bat itsatsi behar. Fitxategia igotzeko aukera dago eta zabalera moldatzen dio irudiari automatikoki.
Norbaitek erabiltzen badu gehituko dizkiot feature txikiak :)