Solarpunk komunitatea sortu dut (gure) Lemmyn https://lemmy.eus/c/solarpunk
Mod bila, idatzi moderatzaile izan nahi baduzue
mastodon 4.7.1@Talaioskoop@mastodon.eus-etik geure mundua eraldatzen.
Ikonoklasta solarpunk arrazionalista enpatikoa.
#Pakito2jokoa-ren garatzailea.
Solarpunk komunitatea sortu dut (gure) Lemmyn https://lemmy.eus/c/solarpunk
Mod bila, idatzi moderatzaile izan nahi baduzue
Benga, datorren hilabetean beste planazo bat:
Martxoak 26 17:30 @Torrekua@mastodon.eus "Bideojoko (mod) garapen tailerra": Software librea erabilita bideojokogintzan murgilduko gara!
Luanti (https://www.luanti.org) joko librearentzako mod-ak egiten ikasiko dugu... Torrekuaren metabertsoa sortzeko!
Bai, bai, serioski. Torrekuaren solarpunk online mundua jarriko dugu martxan!
Edonorentzako: programatzeaz haratago badagoelako marraztea, 3D modelatzea, soinua eta musika, gidoia...
https://torrekua.eus/agenda/ekitaldiak/bideojoko-garapena-2026-03
Antolatzaileak @BibaArdoak@mastodon.eus @euwikipedia@mastodon.eus eta @Talaioskoop@mastodon.eus direnean lerrokatze kosmiko bat gauzatzen da ( 👏 👏 👏 ):
Hilabeteroko zita bihar!
Ahaztu baino lehen. Aurrekoan, taberna batean nintzela, ondoko mahaian hiru gazte elkartu ziren. Hauetariko batek tremendozko espitxa eman zien ez dakit zer negoziori buruz, detaile bakanak harrapatu nituen baina argi zegoen MLM (https://eu.wikipedia.org/wiki/Maila_anitzeko_marketin) kontu bat zela.
Momenturen batean zer edo zer esateko gogoa sartu zitzaidan... baina nire lurker/espektadore alderdiak irabazi zuen.
Oso gazteak ziren... zuek zer egingo zenukete?