Txantxibiri
mastodon 4.7.1Nik txoria nuen maite. Behin Mariano Ferreri barrea eragin nion. #Ideiak #GaurIkasiDut #Zopa #Alaskakoirratizalea #Borratekorikgabe
Ura
Zure
Begietan
Zeruetan
Itsasoan
Berdin
Kolorea
Urdin
2000 dolar balio ditu mugikorrak. Eta ez da mugitu ere egiten.
Haren kantuak lanturua dirudi
Pozik dabil, afinatzen baleki.
Norbeste nahi nuke
Eztarri urratua
Atzamar ahulak
Begietako ganduak
ene garuna
Keriak diren
Nire tasunak
Balio ez duten
Haragizko ondasunak
Zureak nireen truke
Ez daukat frogarik. Baina agian gure arbasoek, euria ari zuenean, trikuharrien azpian aurkitzen zuten abaroa.
Ba horrela, azkenean Benito Lertxundirentzat galdera bat bidali dudala.
Film bat ikusten ari zarenean amaierako kredituak (filma sortu duten pertsonen izen-abizenak, lokalizazioa, kantuak, esker onak...) irakurtzen dituzu?
Belar izpi bat ahoan
Zaldia begitik nigarrez
Eta harri bat zerutik
Gero eta handiagoa,
Gero eta handiagoa.
Harri handiegia, agian.
Maiatzetik martxora, ekainean agian apirilera itzuliko gara.
Fanclubak gogoratzen? Inoiz izan zara fan edo jarraitzaile talde bateko kide? (Jarraitzaile taldeak, club de fans edo fanclub-ak)
Fruta jatea musika entzuten duzun bitartean. Nola hobetu liteke esperientzia?
Itsas-belarrak zuhaitzek baino CO2 gehiago xurgatzen duela irakurri dut. Inork badaki hala den?
