Elektrine
Log in Register
Paige Chat Timeline Gallery Friends Email Drive DNS Private DNS Domains VPN Kairo Nerve
Remote

Euskalgintzaren Kontseilua

@kontseilua@mastodon.eus
mastodon 4.7.1
  • Open on mastodon.eus

Euskararen normalizazioaren aldeko gizarte eragileen bilgunea gara.

1015 Followers
528 Following
15 Posts
Joined November 15, 2022
» Euskaltzaleon Gida:
https://pizkundea.eus/euskaltzaleon-gida
» Azken albisteak:
https://kontseilua.eus
» Izan laguntzaile!:
https://kontseilua.eus/laguntzaile
Open post
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua@mastodon.eus
· 3mo ago

Iñaki Dorronsoro Plazaola joan zaigu. Irakaslea, Eusko Ikaskuntzako lehendakari ohia, Gaindegiko lehendakaria, hamaika herri ekimenen sustatzailea, Kontseiluaren bidelaguna eta euskaltzale konprometitua. Doluminak senide eta adiskide guztiei. Eskerrik asko guztiagatik, Iñaki! 🌹

3
0
1
0
Open post
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua@mastodon.eus
· 4mo ago

🔥 PIZKUNDEA ORAIN DA

🗣️ Zerbait mugitzen ari da euskararen aldeko borrokan. Pizkunde bat behar dugu — eta ez da bakarrik etorriko. Guk eragingo dugu. Oraina gara, eta lehen lerroan egongo gara. ✊ 

🚶‍♀️ Ekainaren 11n Urepeletik abiatu eta ekainaren 13an Iruñera helduko gara, “Euskaraz bizitzeko behar den dena” lelopean Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako martxarekin bat egiteko.

Gazte euskaltzaleok giltzarri izango gara pizkunde honetan. Guk urratuko dugu bidea. Aurrera goaz. Bazatoz? 💚🔥

3
0
4
0
Open post
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua@mastodon.eus
· 5mo ago

📣 Maiatzaren 9an, «Euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidea» defendatzeko manifestaziora deitu dute @ELAsindikatua@mastodon.eus, @LABsindikatua@mastodon.eus eta @steilas@mastodon.eus sindikatuek Bilbon.

Euskararen aurkako presio antolatuei erantzun antolatua emango diote.

https://www.berria.eus/euskal-herria/elak-eta-labek-euskararen-aldeko-manifestaziora-deitu-dute-maiatzaren-9an-izango-da-bilbon_2157214_102.html @berria@mastodon.eus

berria.eus
3
0
5
0
Open post
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua@mastodon.eus
· 3mo ago

📝 EAJ eta EH Bilduren arteko akordioa euskarak ezinbestekoa duen arkitektura juridiko berrirako lehen urratsa izatea espero du Kontseiluak.

👉 Bi alderdiek hitzartutakoa normalizazio eta biziberritzean aurrera egiteko behar den zorutik urrun ikusten dugu.

👉 Hala ere, balioetsi nahi dugu Eusko Legebiltzarrean badela gehiengo bat oldarraldi judizialari aurre egiteko borondatez ari dena, eta gehiengo hori egiazko jauzia emateko balia dadila eskatzen dugu.

🔗Balorazio osoa: https://kontseilua.eus/oldarraldia/legebiltzarreko-akordioa-eaj-ehbildu

kontseilua.eus
1
0
4
0
Open post
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua@mastodon.eus
· 3mo ago

📢 Euskal Herri osoko euskaltzale guziei dei egiten diegu azaroaren 21ean euskalgintzak Baionan antolatu duen manifestaldi handira joatera, lau aldarrikapen hauekin:

1⃣ Euskararen koofizialtasuna
2⃣ Frantziako Konstituzioaren aldaketa
3⃣ Euskarari lege babesa eta eskubideak
4⃣ Hizkuntza politika eraginkorrak

Azaroaren 21ean, denak Baionara!
𝐄𝐮𝐬𝐤𝐚𝐫𝐚𝐫𝐞𝐧 𝐠𝐚𝐫𝐚𝐢𝐚 𝐝𝐚!

📜Irakurri Euskal Konfederazioa|ren adierazpena👇
https://kontseilua.eus/konfederazioa/euskararen-garaia-da

kontseilua.eus
1
0
2
0
Open post
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua@mastodon.eus
· 5mo ago

📣 EUSKALTZALEON MARTXAren deialdia egiteko AGERRALDI JENDETSUA egingo dugu maiatzaren 5ean Iruñean, 18:00etan Gazteluko Plazan.

Animatu, eta lagundu deialdia zabaltzen!

‼️ Ekainaren 13an, euskaltzale guztiok Iruñera!

2
0
2
0
Open post
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua@mastodon.eus
· 7mo ago

‼️ @argia@mastodon.eus|k argitaratutako ikerketaren arabera, euskararen normalizazioaren aurkako helegiteen atzean lan deialdiak saboteatzen dituen talde antolatu bat legoke.

Enpleguan interesik izan gabe helegiteak aurkezteko prest zeuden pertsonen bila aritu dira. 👇

https://www.argia.eus/albistea/oldarraldia-errenteriako-udalaren-lan-deialdia-euskararen-aurkako-talde-antolatu-batek-sabotatu-du-eta-demandatzaileak-plaza-finkoa-du-osakidetzan

argia.eus
3
0
9
0
Open post
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua@mastodon.eus
· 7mo ago

𝙀𝙪𝙨𝙠𝙖𝙡𝙩𝙯𝙖𝙡𝙚𝙤𝙣 𝙈𝙖𝙧𝙩𝙭𝙖 lelopean, ekainaren 13an Iruñeko kaleak betetzeko mobilizazio jendetsua deitu du Kontseiluak, euskararen eta euskaltzaleen bizi indarraren erakustaldi izan dadin.

Hiru zutabe abiatuko dira, 𝗲𝘂𝘀𝗸𝗮𝗿𝗮𝗿𝗲𝗻 𝗽𝗶𝘇𝗸𝘂𝗻𝗱𝗲𝗿𝗮𝗸𝗼 ezinbestekoak diren hiru oinarri ordezkatuko dituztenak:
➡️ Ofizialtasuna Euskal Herri osoan
➡️ Hizkuntza-politiketan jauzi baterako beharra
➡️ Euskaltzaletasunaren aldarrikapena

🔹Ekainaren 13an Iruñean elkartuko gara!
Informazio guztia👇
🔗 https://kontseilua.eus/pizkundea/ekainak13-aurkezpena/

kontseilua.eus
2
0
5
0
Open post
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua@mastodon.eus
· 5mo ago

Ekainaren 13an, euskaltzaleok euskaraz bizitzeko behar den dena aldarrikatuko dugu Iruñeko kaleetan.

Bihar, #EuskaltzaleonMartxa aurkezteko eta atxikimendua adierazteko prentsaurreko jendetsua egingo dugu Iruñean. Etor zaitez!

🗓️ Maiatzak 5, asteartea
🕕 18:00etan
📌 Gazteluko Plazan

mastodon.eus
1
0
3
0
Open post
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua@mastodon.eus
· 5mo ago

𝐌𝐀𝐍𝐈𝐅𝐄𝐒𝐓𝐀𝐙𝐈𝐎𝐀

👉 Euskararen eta euskaldunon aurkako oldarraldiaren aurrean,

👉️ Euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen alde,

📣 MAIATZAREN 9AN, BILBORA!

Eta ekainaren 13an, #EuskaltzaleonMartxa Iruñean!

mastodon.eus
0
0
3
0
Open post
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua@mastodon.eus
· 6mo ago

"Azal berrituta datoz munstro zaharrak, baina gorputz bat sortu dugu. Askotarikoa, konprometitua, indartsua. Eta gaur hemen badago, egongo da bihar ere". 💜
💥 Pizkunde berri baten txinparta eraginez!
➡️ Ekainaren 13an, denok Iruñera!
@KorrikaBot@mastodon.eus @AEK_eus@mastodon.eus

0
0
2
0
Open post
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua@mastodon.eus
· 3mo ago

👥𝐇𝐢𝐳𝐤𝐮𝐧𝐭𝐳𝐚-𝐩𝐨𝐥𝐢𝐭𝐢𝐤𝐞𝐭𝐚𝐧 𝐣𝐚𝐮𝐳𝐢𝐚 𝐛𝐮𝐥𝐭𝐳𝐚𝐭𝐳𝐞𝐤𝐨 𝐥𝐚𝐧𝐤𝐢𝐝𝐞𝐭𝐳𝐚 eskaini dio Kontseiluak Jaurlaritzako lehendakariari.

👉Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuan aurrera egiteko beharraz eta erronka berriez hitz egin dute bi aldeek.

0
1
0
0
Open post
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua@mastodon.eus
· 3mo ago

🎓 @ueu_orokorra@mastodon.eus JARDUNALDIAK

👉 Euskararen jauzi digitala: hausnarketak eta elkarguneak.

📆 Uztailaren 9a (osteguna).

📍 Tolosako Kultur Etxean.

✍️ Matrikula-epea uztailaren 7ra arte.

ℹ️ https://ueu.eus/jarduera-akademikoa/2331-euskararen-jauzi-digitala-hausnarketak-eta-elkarguneak

Animatu zaitezte!

ueu.eus
0
1
0
0
Open post
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua@mastodon.eus
· 3mo ago

📢 EUSKARA EZ DA OZTOPOA, ESKUBIDEA DA!

Gaur, udaltzainek euskara ezagutzeko beharraren aurkako azken epai erreakzionarioa salatu dute Eibarko herritarrek.

Euskaraz bizitzeko eskubidea eta baldintza errealak behar ditugu. Atzerapausorik ez, eskubide murrizketarik ez!

0
0
1
0
Open post
Euskalgintzaren Kontseilua @kontseilua@mastodon.eus
· 3mo ago

📢 Lekarozko herritarrek elkarretaratzea egin dute Nafarroako Hezkuntza Departamentuak D ereduko plazak murriztu eta euskararen ezagutzarik gabeko irakasleak sartu nahi dituelako, ikastetxearen eguneroko funtzionamendua kaltetuz eta ikasle zaurgarrienen bazterketa sustatuz.

0
0
1
0
Back
313k7r1n3
Elektrine

Tor hidden service

elekhj7afj4qnrr4yd3bkzslsyo5jgfxw3orgjkhlcxifueodybyiiad.onion

I2P eepsite

j6b6cyk6gjmepjih7jjadxgxvvf3lzzujljuu2v4biemzpg3naya.b32.i2p

Platform

  • Email
  • Chat
  • Timeline
  • VPN
  • DNS

Company

  • About
  • Contact
  • FAQ
  • Lite (no JS)

Legal

  • Terms of Service
  • Privacy Policy
  • Transparency Report
  • Report Abuse
  • Warrant Canary
  • VPN Policy

Support

  • support@elektrine.com
  • Report Security Issue
Mail client setup IMAP mail.elektrine.com:993 POP3 mail.elektrine.com:995 SMTP mail.elektrine.com:465
© 2026 Elektrine. All rights reserved. Server: 04:02:35 UTC