Laster 4 urte beteko dira Begoñako Argia proiektua amaitu zenetik. Aranzadik Begoñako hilerri zaharrean egindako lanari esker, memoria historikoa, ikerketa zientifikoa eta ondarearen zaintza uztartu ziren, Bilboko historiari argi berria emanez. 🕯️
https://www.aranzadi.eus/eu/begonako-argia
Aranzadi Zientzia Elkartea
mastodon 4.7.11947tik, ondarearen ikerketa zientifikoan eta dibulgazioan dihardugu.
www.aranzadi.eus
🤝 ATE+ mugaz gaindiko proiektuko bazkide diren erakundeen arteko lehen topaketa! Nafarroa Garaia eta Beherea arteko ondare arkeologikoaren inguruko formakuntza, ezagutza-trukea eta transmisioa sustatuko ditu, Pirinioen bi aldeetako lankidetza indartuz.
💣 Irunek etengabeko erasoaldia jasan zuen 1936ko irailaren 4ko sutea baino lehen.
Gaur aurkeztu berri dugun ikerketak aurreko asteetako bonbardaketak dokumentatzen ditu: abuztuaren 20tik aurrera, erasoak sistematikoak eta egunerokoak izan ziren.
🐦 Txosten berri batek azken 25 urteetan Aranzadiko Eraztuntze Bulegoak izan duen bilakaera aztertu du. Eraztunketaren hazkundeak, datuen digitalizazioak eta hegaztien kontserbazioari egindako ekarpenek erreferente zientifiko gisa sendotu dute. https://labur.eus/tzviguxy #Aranzadi #Ornitologia
🦴 Paco Etxeberria eta Lourdes Herrasti omendu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, memoria demokratikoaren alde egindako lanagatik.
🎙️Radio Euskadin, exhumazioez, identifikazioez eta gorpuak berreskuratzea baino harago doan lanaz hitz egin dute.
⛏️ Ezagutu gure komunitatea!
Oihane Mendizabal Sandonís historialaria da. 2011n hasi zen Aranzadin boluntario gisa, eta gaur egun Pirinioetako Erromatar Galtzadaren proiektuan eta Zaldua zein Artziko indusketetan dihardu. https://www.aranzadi.eus/eu/oihane-mendizabal-sandonis
🌿 Gaur inauguratu ditugu #UrbanFaunaResort proiektuaren 3 eskulturak eta #BiArtekoMugi ekimenaren lehen ibilbidea.
Aranzadik eta Chillida Lekuk sustatutako bi ekimen hauek zientzia, artea eta teknologia uztartzen dituzte Donostiako hiri-biodibertsitatea ezagutzeko, balioan jartzeko eta kontserbazioa sustatzeko.
https://www.aranzadi.eus/eu/donostiak-bere-hiri-biodibertsitatea-aire-zabaleko-museo-bihurtu-du-biarteko-mugi-ekimenarekin
Bisitatu Irulegiko Burdin Aroko herrixka eta “Irulegitik Pompelora, hiri baten sustraiak” erakusketa Aranzadiko arkeologoen eskutik!
🕖 Udako ostiral eta larunbatetan irailak 12ra arte
🎟️ 3 bisita mota eskuragarri: indusketara, indusketara+erakusketara edo erakusketara soilik.
✍️ Izen ematea hemen: https://www.aranzadi.eus/eu/irulegi-bixitatu
🌿 Ezagutu gure Komunitatea!
🌱 Ana Irene García del Bao: Biologian graduatua da eta 2021az geroztik, Aranzadiko Botanika Sailean dihardu. Gipuzkoako landaredi mehatxatuaren jarraipen-lanen arduraduna da.
Eklipsea nola biziko duzu?
📸 Bidali iezaguzu Instagrameko mezu pribatu bidez zure planaren argazkia eta zure izen abizenak eta parte hartu "Eklipseak" liburuaren zozketan! ✨
🗓️ Epea: abuztuaren 13ko 12:00ak arte.
🌒 Atzera kontaketa martxan da.
Astebete falta da, soilik 7 egun, abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osorako. Egun argiz zerua ilunduko duen aparteko fenomeno astronomikoa historikoa izango da.
Prest al zaude?
🌿📚 Badakizu zein basotan zauden mendira zoazenean?
🌳 Mikel Etxeberria botanikoa Euskalerria Irratian “Gure basoak” gidaz mintzatu da: “Gipuzkoako basoak ezagutzeko aukera ematen du, landareak haien habitatean kokatuz”
🧭 Edonorentzat pentsatua
🎒 Txangoak prestatzeko eta mendira eramateko aproposa
Basoa ulertzea da gozatzeko lehen pausoa.
🏛️ Zalduako aztarnategian indusketek bere erromatar iragana azaleratzen jarraitzen dute. Auritzeko Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, lanak uztailaren 24ra arte egingo dira. 📅 Uztailaren 25ean, bisita gidatua. #Aranzadi #Arkeologia
https://www.aranzadi.eus/eu/zalduak-lurpetik-ateratzen-jarraitzen-du-bere-erromatar-iragana-2026
Bisitatu Irulegiko Burdin Aroko herrixka eta “Irulegitik Pompelora, hiri baten sustraiak” erakusketa Aranzadiko arkeologoen eskutik!
🕖 Udako ostiral eta larunbatetan irailak 12ra arte
🎟️ 3 bisita mota eskuragarri: indusketara, indusketara+erakusketara edo erakusketara soilik.
✍️ Izen ematea hemen: https://www.aranzadi.eus/eu/irulegi-bixitatu
💚 Herritarren konpromisoak egiten du posible Aranzadiren jarduna.
Independentzia oinarritzat hartuta, erakundeen, bolondresen, elkarte txikien eta bazkideen laguntzari esker jarraitzen du elkarteak 1947. urtetik kultur ondarea eta ingurumena babesten.
Zuk ere posible egin dezakezu. Egin zaitez bazkide.
👉 https://www.aranzadi.eus/eu/egin-zaitez-bazkide
⚔️ Irulegiko herrixka nolakoa izan zen jakin nahi duzu?
Zatoz “Irulegitik Pompelora” erakusketara eta ezagutu baskoien bizitza Erromatar garaian.
📍Iruña, Civivox Pompelo
🕒 11:30 - 13:30 / 18:00 - 20:30
🎟️ Doan
☀️ Hilabete besterik ez da falta abuztuaren 12ko eguzki-eklipserako!
Prest al dituzu segurtasunez ikusteko betaurrekoak? 😎
Erosi itzazu hemen: https://aranzadi.myshopify.com/products/libro-gafas-eclipse-sol
👀 Esklerosi anizkoitza duten pertsonei laguntzeko, Aranzadik eta ADEMGIk biodibertsitatean inspiratutako bitxi solidarioak sortu dituzte, plastiko birziklatuarekin.
📍Bilduma modu solidarioan merkaturatuko da uztailaren 5ean Busti Zaitez kanpainan. Dirua ADEMGIren fisioterapia eta logopedia zerbitzuetara bideratuko da.
🪨 Isturitz eta Oxocelhaya: Europako Historiaurreko aztarnategi nagusietako bat.
📖 300+ orrialdeko monografia, nazioarteko ikerketekin. Arkeologia eta gure ondarea ulertzeko funtsezkoa.
🛍️ Erosi ezazu hemen https://aranzadi.myshopify.com/products/isturitz
🏺⛏️ Indusketa arkeologiko batean parte hartu nahi duzu?
2026an Aranzadik berriz ekingo die indusketei: haitzuloak, trikuharriak, gazteluak eta antzinako kokalekuak.
🔍 Iragana ezagutzeko eta dokumentatzeko aukera
🤝 Zientzialari eta boluntarioekin elkarlanean
Hona hemen aurten zabalik dauden indusketen informazio-liburuxka:
https://www.aranzadi.eus/assets/files/arkeologia-folleto-2026-eus-260410123438.pdf
📌 Izen-ematea zabalik:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSewFc3j_1aZS6x_5RFtiFeDmuGx-90_pRV3J-RgzSo9NB1hfQ/viewform
📚 “Gerra eta Erresistentzia”: kalean da Gerra Zibilean Donostian gertatutakoari, errepresio frankistari eta haren biktimei buruzko lau argitalpeneko bildumaren lehen alea.
🕊️ Donostiako Udalarekin batera garatutako proiektuak memoria historikoa berreskuratu eta herritarrengana hurbiltzea du helburu, ikerketa, dibulgazioa eta memoria demokratikoa uztartuz.
🌿 Autobus markesinak, hiri biodibertsitatea ezagutzeko tresna
Aranzadin, DBUSekin batera, markesinak zientzia-dibulgaziorako eta ingurumen-kontzientziarako gune bihurtu ditugu. Espezieen ilustrazioak eta kokapenak aurkituko dituzu bertan hiria hobeto ezagutzeko.
🌱 Biarteko Mugi proiektuaren parte!
Bolueko hezeguneak, balio ekologiko handia
🔬 Getxoko Udalarekin batera Bolueko hegazti-faunari buruzko monografia berria aurkeztu dugu gaur. 14 urteko ikerketa, 51 espezie aztertuta, 3000 hegazti baino gehiago eraztunduta…
📥 Deskargatu monografia hemen: https://www.aranzadi.eus/munibe-monographs-nature-series-9
🧩👀 Iraganetik ikasteko eta etorkizuna eraikitzeko espazioa.
🏺 Aranzadiko Etnografia Laborategian eguneroko bizitzako objektuak izan zirenak aztertzen eta kontserbatzen ditugu ikasle eta boluntarioen laguntzerik.
🔍 Garbitu, ikertu eta katalogatu
📚 Ondarea ez galtzeko
Jesus Elosegui Irazusta, Aranzadiren sortzaileetako bat eta lehen idazkaria, José Miguel Barandiaranen lankide estua izan zen. Hainbat trikuharri eta harrespil aurkitu zituen, eta 30-70eko hamarkaden Gipuzkoa iruditan utzi zigun. 📷👇
https://www.guregipuzkoa.eus/bildumak/jesus-elosegui-irazusta-bilduma/
☺️ Aranzadiko María Laespada historialariak Oroimenaren Geltokia irratsaioa aurkeztu zuen aurrenekoz, gai nagusitzat gerrako haurrak zituena.
Asteazkenean saio berria hemen egongo da:
https://irratia.naiz.eus/eu/list_irratia/saioak/oroimenaren-geltokia
🍇✨ HIKA Txakolina – Aranzadiko Edizio Berezia
Ezagutu HIKA Txakolinaren zaporea, Villabonako magaletan ekoiztua eta Jesús Mari Lazkano artistaren etiketa esklusiboaz apaindua.
Erosi eta gozatu!
https://aranzadi.myshopify.com/eu/products/txakoli-hika-edicion-especial-aranzadi-envio-a-domicilio
BiArteko Mugi aurrea doa 🎥🌿
🦎🐝🌳 Ibilbideetan aurkituko dituzun bideoak grabatzen ari gara: Donostia eta bere biodibertsitatea (ber)deskubritzeko modu bat
Zientzia, artea eta teknologia, hiria beste begirada batekin ikusteko.
https://www.biartekomugi.eus/eu/
#BiArtekoMugi #Hirikobiodibertsitatea #Donostia #ArteZientziaTeknologia #HiriaBiziz #Aranzadi
🌸 Orkideazain martxan da Donostian.
Zure laguntza nahi dugu espezieak identifikatu, aleak zenbatu eta egoera aztertzeko. Zatoz irteeretara!
📅 Maiatzak 5 (ES) eta 6 (EUS) – 17:30
Izen ematea: 📞 943 48 10 60
🏺 “Hernaniko haurrak erbestean” erakusketa Biteri kultur etxean ikusgai da.
1936ko Gerraren ondoren herritik alde egin behar izan zuten 250 haur inguru identifikatu ditu Aranzadik. Haien bizipen eta oroitzapenetan murgiltzeko aukera.
📅 Irailak 8–26.
Informazio gehiago: https://www.aranzadi.eus/eu/1936ko-gerraren-90-urteurrenenean-ahanzturatik-memoriara-zikloa-abiatu-du-hernaniko-udalak
Bisitatu Irulegiko Burdin Aroko herrixka eta “Irulegitik Pompelora, hiri baten sustraiak” erakusketa Aranzadiko arkeologoen eskutik!
🕖 Udako ostiral eta larunbatetan irailak 12ra arte
🎟️ 3 bisita mota eskuragarri: indusketara, indusketara+erakusketara edo erakusketara soilik.
✍️ Izen ematea hemen: https://www.aranzadi.eus/eu/irulegi-bixitatu
🌑✨ Abuztuak 12ko eguzki-eklipse osoa badator… baina badakizu zertan datzan?
Gogoratu hitzaldiak aurrerantzean: 📅 Apirilak 16, Maiatzak 14, Ekainak 11 eta Uztailak 16
🕖 19:00 | 📍 Aranzadi Z.E.
#EguzkiEklipsea #Aranzadi #Zientzia #Eklipsea2026 #Eclipse
🙌 Bazkideen Batzarra
Aranzadiko bazkideak gure egoitzan bildu ziren asteazkenean urteko Batzarra egiteko.
🎨 Aranzadiana berria eta @nexgraff-en artelana aurkeztu dira, Fermin Leizaola omentzeko.
Ezagutu gure Komunitatea!
🏛️ Suberri Matelo Mitxelena: Ondarearen kudeaketan espezializatua da eta Aranzadiko Etnografia Sailean ondarea katalogatzen eta zabaltzen egiten du lan. Indusketa arkeologikoetan ere parte hartzen du.
🏺⛏️ Aste gutxi barru berriz ekingo diegu udako indusketa arkeologikoei, iraganaren arrastoak berriro argitara ekartzeko.
🎙️ Irratian, Aranzadi Zientzia Elkartea-ko Juantxo Agirre Mauleónek boluntarioen garrantzia eta uda honetako aztarnategiak aipatu ditu: San Adrián, Koskobilo eta Basagain.
📌 Indusketen zerrenda osoa webgunean eskuragarri dago
📌 Izen-ematea zabalik ekainaren 1era arte:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSewFc3j_1aZS6x_5RFtiFeDmuGx-90_pRV3J-RgzSo9NB1hfQ/viewform
🎧 guau.eus
Ezagutu gure komunitatea 🐦
Agurtzane Iraeta Zabala: Aranzadiko Eraztunketa Bulegoko idazkaria da, hegaztien ikerketaren koordinazioan funtsezkoa. Eraztuntzaile aditua eta biologoa.
🌘✨ Eguzki-eklipsea geroz eta hurbilago dago…eta gu jada martxan gaude!
Euskaraz zein gazteleraz, argitu itzazu zure zalantza guztiak hitzaldietan.
📅 Apirilak 16
📅 Maiatzak 14
📅 Ekainak 11
📅 Uztailak 16
🕖 19:00etan
📍 Aranzadi Z.E. (Zorroaga, Donostia)
https://www.aranzadi.eus/eu/eguzki-eklipsea-banda-barruan-eta-kanpoan-apirialk-16
#EguzkiEklipsea #Aranzadi #Zientzia #Eklipsea2026 #Donostia #PlanEderra
🏺 «Irulegitik Pompelora. Hiri baten sustraiak» nazioarteko ikastaroak adituak bilduko ditu. Duela 2.100 urte Pompelo nola sortu zen eta erromatarren etorrerak lurraldea nola eraldatu zuen aztertuko da modu dibulgatiboan.
📅 Irailak 24-27 · 📍 Civivox Pompelo · Iruña 🎟️ Doan, izena emanda
EMAN IZENA HEMEN: https://www.aranzadi.eus/eu/irulegitik-pompelora-nazioarteko-ikastaroa
✨ Maddalen, bakearen eta memoriaren ikur berria Gendulainen.
Agoizko herriak San Roman ermitan inauguratu du Iosune Etxarte Buezoren eskultura, 1479ko bakearen espiritua gogoraraziz. 🤝
Proiektuak bi urteko ikerketa, arkeologia eta herritarren parte-hartzea batu ditu.
🌼 Ranunculus lingua L. lehen aldiz aurkitu dute EAEn, Salburuko hezegunean.
2004an desagertutzat jo zuten Espainian, eta gaur egun Iberiar Penintsulan 3 populazio baino ez daude baieztatuta.
Gehiago jakin nahi duzu? https://www.aranzadi.eus/eu/iberiar-penintsulan-ia-desagertuta-dagoen-landare-espezie-bat-lehen-aldiz-aurkitudute-eaen
