Sorogoyenen "El ser querido" ikusi nuen atzo. Oso ona iruditu zitzaidan Bardem eta Luengoren lana. Eta lehen plano horiek... Pertsonaien deserosotasuna barruraino sartzen zaizu
Zihara Enbeita Gardoki
mastodon 4.7.1Batez ere kulturzalea, kulturjalea. Beti esku-lan proiekturen batekin buruan. Lanean UEUn.
RE: @ueu_orokorra@mastodon.eus
Mila mila esker gaurko eguna posible egin duzuen hizlari eta antolaketa kideei 💜💜 Ze egun ederra!
@miren@mastodon.eus @txerren@mastodon.eus @badalab@mastodon.eus @leirel@mastodon.eus @goiatz@mastodon.eus @Torrekua@mastodon.eus @joxe@tkm.eus Jon Ordoñez @mikelog@mastodon.eus @Piztueuskara@mastodon.eus Lide Hernando @izarobasurko@fe.disroot.org Oier Guillan @mikelgs@mastodon.eus @iratiiciar@mastodon.eus Zuriñe Etxanobe @bootxo@mastodon.eus
Ta parte izan zareten beste guztioi
20 bat marmoka itsasertzera begira, gu kolonizatzera datozen karabela itsasontziak balira legez #hondartzakokontuak
Irratian, musika saioan, Cher-en urtebetetzea dela eta bere abestia jarri orduko bere musika ibilbidea aipatzean, bere itxuraren eta ebakuntzen inguruan egin du komentarioa esatariak. Guztiz lekuz kanpo. Guztiz. #horrelakoaezmutiko
Den-dena beharbada ez dugu konponduko, baina hobeto antolatzeko dena hankaz gora jartzen ahaleginduko gara
Samanta Schweblin "El buen mal" irakurri berri dut. Ez nuen bere berririk eta ez neukan bere lanik irakurrita eta asko gustatu zait nola idazten duen. Bere beste lan bat irakurtzeko desiatzen. Bide batez hitz berriak ikasi ditut. Adibidez, ojotas. Entzun gabe nuen.
Ze plazera den Aintzane Erkizia entzutea Arteaz Baipasan. Gaur jakin dut Xabier Erkiziaren arreba dela. Ez nekien. Etxe horretan bada zerbait