Elkartenet
mastodon 4.7.1Gure helburua software librean oinarritutako tresnekin hezkuntza, elkarteak eta merkataritza suspertzeko proiektuak burutzea da.
Nazioarteko lankidetza-proiektuetan ere laguntzen dugu beste elkarte batzuekin: Mugarik Gabeko Ikasgelak eta Zubi Digitalak.
#TxikilinuxOrdenagailuanEtaIbiliMunduan
#EkonomiaSozialEraldatzailea
#TresnaLibreakIkasleLibreentzat
Nola ez dugu ba, ekipo informatikoen Berrerabilpenerako Prestaketa Zentro baten alde borrokan jarraituko?
Azken hau lortzen ez dugun bitartean, estreinatu berri dugun lokal berrian iaz baino ekipo gehiago berreskuratu eta berregokitzea espero dugu aurten.
Ekonomia zirkularra da bide bakarra!
📢 Atzo ezin izan zenuten gure lokal berriaren inauguraziora etorri?
Hona hemen atzoko egunaren laburpena👇
https://www.elkartenet.eus/2025/12/23/garai-berria-lantoki-berria/
Milesker handi bat Elkartenetekin batera bidea egiten duzuen guztioi.
Gabon zoriontsuak pasa eta 2026. urtea oparoa izan dagigula!
GORA SOFTWARE LIBREA!
GORA HERRIEN ARTEKO SAMURTASUNA!
📢 LANTOKI BERRIA DUGU!!!!!
Hona hemen gure lantoki berriari buruzko albistea.
Hitzordua:
🗓️ Abenduak 22, astelehenarekin, arratsaldeko 6etan
📬 Jon Arrospide kalea 26, Deustu (Bilbo)
Zatozte gure etxe berriaren estreinaldi ofizialera!
#ElkartenetenEtxeBerria
#TxikilinuxZabaltzen
https://www.elkartenet.eus/2025/12/17/elkartenet-lantoki-berria/
📢 Mugarik Gabeko Ikasgelak 2026 abiatu da!
Azken urteotan burutu dugun lana hobetzeko eta hedatzeko asmoarekin gabiltza.
Asmoa egi bihurtzearren, proiektuan bidelagun izango ditugunekin harremanetan jarri gara. Jaso ditugun erantzunekin txundituta gaude.
https://www.elkartenet.eus/2026/01/29/mugarik-gabeko-ikasgelak-2026-abian/